"Mondragon Unibertsitateak online bidez eskainiko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko campusetako aurrez aurreko eskola guztiak, bihartik aurrera eta beste abisu bat eman arte". Horrela azaldu du MUk, eskolak bertan behera utziko dituela, eta online bidez jardungo duela martxoaren 13tik aurrera. Unibertsitateak, gainera, bestelako jarduerekin jarraituko du, "agindutako osasun-gomendioak errespetatuz".