Gaur gaurkoz, hauek dira guri eragiten dizkiguten mugak eta debekuak:
- Arabia Saudi. Bidaiak eten dituzte. Martxoaren 16tik aurrera etengo dituzte bidaiak.
- Argentina. Derrigorrezko hamalau eguneko bakartzea egin beharko da Argentinara sartzerakoan.
- Egipto. Ez dute sarbidea debekatu, baina herrialdera iristerakoan osasun kontrolak egiten dituzte eta hala erabakiz gero, bisitariak kanporatzeko eskumena izango dute.
- El Salvador. Sarrera debekatu zuen presidenteak martxoaren 9an.
- Errumania. Hamalau eguneko bakartzea bete behar da.
- Errusia. Berrogeialdia bermatu ezean, kartzela zigorra izan dezakete koronabirusa dagoen herrialdeetatik bidaiatzen dutenek. Gainera, derrigorrezkoak ez diren bidaiak atzeratzea eskatu dute.
- Estatu Batuak. Martxoaren 13an hasi eta hilabetez, Europar Batasunetik irtendako hegaldiak debekatu dituzte. Arauak ez dio eragiten Erresuma Batuari.
- Guatemala. Europako herritarrek debekatuta dute sarbidea.
- Hong Kong. Martxoaren 14tik aurrera, EAEn egon diren bidaiariek hamalau eguneko bakartzea bete beharko dute horretarako egokitutako guneetan, baita Madril eta Errioxan egon direnek ere.
- India. Bisatuak bertan behera utzi dituzte.
- Italia. Bidaia guztiak etenda daude, herrialdera sartzeko zein irteteko.
- Israel. 14 eguneko bakartzea nork bere kabuz bermatu ezin badu, herrialdetik kanporatua izango dela iragarri zuten martxoaren 3an.
- Libano. Sarrera debekatuta.
- Jamaika. Gaurtik debekatuta dago Espainiako jatorriko bidaiarien sarrera.
- Kolonbia. Hamalau eguneko prebentziozko bakartzea egin behar da.
- Malta. Hegazkin bidaiak debekatuta eta hamalau eguneko bakartzea bete behar da.
- Murtzia. EAEtik bidaiatzen dutenei berrogeialdia egiteko eskatzen zaie. Baita Madriletik joandakoei ere.
- Nepal. Bisatuak eskatzeko aukera eten dute denbora batez.
- Peru. Hamalau eguneko bakartzea bete behar da.
- Thailandia. Borondatezko bakartzea egitea eskatu dute.
- Txile. Hamalau eguneko berrogeialdia egin behar da
- Txipre. Hamalau eguneko bakartzea bete behar da.
- Vietnam. Bisatuak bertan behera martxoaren 10az geroztik.
Zerrenda hau luzatzen joango dela espero da. Herrialdeek zehaztutako hegaldi debekuei buruzko eguneratutako informazio eguneratua IATA agentziak eskaintzen du uneoro bere webgunean.
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri duenez, martxoaren 16tik aurrera, Renfek bidaia txartelen itzulera eta aldaketak erraztuko ditu, erabiltzailearentzako kostu barik.