Araba osoko eskolak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak

Aramaioko eskola (Artxiboko irudia)

Nekane Murga Osasun Sailburuak eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, Arabako hezkuntza zentro guztietan eskolak etengo dira hamalau egunez. Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera arteko ikasle guztiei eragingo die neurriak, guztira 68.000 baino gehiago. Arabaz gain, Balmasedan (Bizkaia) ere eskolak etengo dira. Momentuz, EAEko beste herrietan ez da ikastetxerik itxiko. 

Osasun Sailak azaldu duenez, Araban 201 lagun daude koronabirusarekin kutsatuta; horietatik hamabi adingabekoak dira. Horregatik erabaki du Jaurlaritzak Arabako ikastetxe guztiak ixtea. 

EAEn 261 dira guztira positibo eman duten kasuak eta 102 pertsona dira ospitaleratuta daudenak. Hildakoak bederatzi dira, gaur beste hiru pertsona zendu ostean. 

Orain artean, koronabirusa atzemateko 1.340 proba egin dituztela  eta horien %80ak ezezkoa eman duela zehaztu du Murgak.

Bestalde, EAEko adinekoentzako aisialdi zentro guztiak ixteko ere eskatu du Jaurlaritzak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.