Kopako finala atzeratu dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 11a, 17:20

Reala finalerako sailkatu izana ospatzen, Anduvan. (Argazkia: Real Sociedad).

Apirilaren 18an Sevillan jokatzekoa zen Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finala bertan behera gelditu da. Oraindik ez dute jakitera eman noiz jokatuko den finala. Espainiako Futbol Federazioak atzo jakinarazi zuen partidua atzeratzeko asmoa, baina azken erabakia bi euskal taldeen esku utziko zuela aurreratu zuen. 

Halaber, Emakumeen liga bertan behera gelditu da datozen bi jardunaldietarako. Era berean, martxoaren 18an jokatu behar zen EDF Logroño-Athletic Erreginaren Kopako finalerdia ere ez da jokatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak