ADEGIk Gipuzkoako enpresei jakinarazi die, koronabirusak kutsatuta edo bakartze prebentiboan dauden langileek gaixotasun profesionalagatik hartuko dituztela laneko bajak, eta ez gaixotasun arruntagatik. Horrela, egoera horretan dauden langileek oinarri arautzailearen% 75 jasoko dute Gizarte Segurantzaren kargura, baja hartu osteko egunetik hasita. Modu horretan enpresen kostuak arinduko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.