EBA mailako Mondragon Unibertsitateak ateak itxita jokatu beharko du domekan

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 10a, 18:22

Espainiako Saskibaloi Federazioak jakinarazi dio Ointxeri EBA mailako partiduak ateak itxita jokatu beharko dituztela taldeek. Hala, Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka domekan (18:30), Iturripen, jokatuko duen partiduan ez da zalerik izango.

Kirol instalakuntzara bakarrik sartu ahal izango dira bi taldeetako kideak –jokalariak eta talde teknikoa–, epaileak, mahaian izaten direnak eta estatistikekin arduratzen direnak, osasun zerbitzuetako kideak, elkarte bakoitzeko komunikazio arduradunak, instalakuntzen ardura duten langileak eta saskibaloi federazioko ordezkariak; horiek guztiek egon beharko dute ondo identifikatuta.

Erabaki hori hartu du Kirolaren Kontseilu Nagusiak eta lehiaketa profesional zein ez profesionalei eragingo die; hala, ateak itxita jokatuko dira Endesa Ligako partiduak, LEB Oro, LF2, LEB Plata eta EBA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak