Azken datuen arabera Espainian 1.622 dira koronabirus kasuak guztira. Kasu positiboen igoera azkarrak eragin du neurriak zorroztea.
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak jakinarazi duenez, erretiratuen bidaia guztiak etengo dira behin behinekoz. Joan-etorriak mugatzea da neurri berriaren helburua, horrela adineko pertsonak "babestea" bilatzen dela adierazi du Illak. Horretaz gain, Italia eta Espainia arteko hegaldi guztiak etetea ere erabaki du Espainiako Gobernuak, ezohiko neurri bezala. Bestalde, EAEn hainbat kultur ekitaldi atzeratzen hasi dira.
Azken datuen arabera Espainian 1.622 dira koronabirus kasuak guztira. Kasu positiboen igoera azkarrak eragin du neurriak zorroztea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.