Ligako datozen bi jardunaldiak publiko gabe jokatuko dira, baita gaurko Eibar-Real ere

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 10a, 12:36

Koronabirusa dela-eta, Lehen Mailako 28. eta 29. eta Bigarren Mailako 32. eta 33. jardunaldiak ateak itxita jokatuko dira. Gaurko Eibarren eta Realaren arteko partidua ere publikorik gabe jokatuko da Ipuruan, 20:00etatik aurrera. Bestalde, Gasteizen eta Bastidan bertan behera gelditu dira 1.000 pertsonatik gorako kirol, kultura eta aisialdi ekitaldi guztiak.

Ligako partiduei eragiten dien erabakia Espainiako Gobernuak hartu du, eta Laligari helarazi dio honek klubei komunikatzeko. Neurriak, gutxienez, bi aste iraungo ditu.

Hona hemen, euskal taldeei eragiten dieten partiduak. Lehen mailako 28 eta 29. jardunaldiei dagokie. Orotara, gaurko partiduarekin batera, lau euskal derbiri eragingo die erabakiak.

28. jardunaldia:

  • Martxoak 13, egubakoitza. 21:00. Madril. Real Madrid-Eibar.
  • Martxoak 15, domeka. 12:00. Bartzelona. Espanyol-Alaves.
  • Martxoak 15, domeka. 14:00. Donostia. Reala-Osasuna.
  • Martxoak 15, domeka. 16:00. Bilbo. Athletic-Atletico.

29. jardunaldia:

  • Martxoak 20, egubakoitza. 21:00. Iruña. Osasuna-Atletico.
  • Martxoak 21, zapatua. 18:30. Gasteiz. Alaves-Reala.
  • Martxoak 21, zapatua. 21:00. Eibar. Eibar-Athletic.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak