Gomendioak
Hauek dira koronabirusagatik kutsatuta dauden herritarrentzako eman dituzten gomendioak:
- Ohean ez egotea behar baino denbora gehiago. Ahal den neurrian, gaueko lo-orduak eta siesta errespetatzea.
- Ondo hidratatu behar dugu, eta dieta eta kaloriak egokitzea.
- Funtsezko lau gaitasun fisikoak lantzea: malgutasuna, abiadura, erresistentzia eta indarra.
- Lau gorputz-adarrekin mugimendu aktiboak egitea, mina eragin dezaketenak ekidinda eta nekatzeko gaitasunera egokituta.
- Eserita egonda, oinak mugitzea puntak igo eta jaitsiz, zirkuluak eginez edo letra edo zenbakiak irudikatuz airean. Horrekin batera, besoak noranzko ezberdinetan mugitzea, eta enborra aurrera, atzera eta aldeetara egonkortzea. Objektuak hartu eta mugitzea, pisu gehiago edo gutxiagorekin, eserita gauden bitartean.
- Aulki batetik altxa eta berriro esertzea hamabost edo hogei aldiz jarraian, hanketan indarra ez galtzeko eta baldintzapena hobetzeko.
- Aukera izanez gero, gela barruan edo etxebizitza barruan oinez ibiltzea, 5 minutu inguru ordu bakoitzean, pazientea zutik dagoen bitartean.
- Espazio murriztuak ez badu mugitzeko aukera handirik ematen, aukera on bat da “martxa simulatua”; hau da, lekuan oinez ibiltzea mugitu gabe, belaunak txandaka igoz
- Aulki txiki bat, pilatutako hainbat liburu edo edozein objektu erabiltzea maila moduan, eskailerak igo eta jaisteko mugimenduak simulatzeko.
- Besoetako muskulu-tonua mantentzeko, egin flexio batzuk hormaren kontra. Jarri zutik hormaren aurrean, hankak hormatik bereizita. Jarri bi eskuak hormak, ukondoak tolestuta dituzula, eta egin bultza hormari, ukondoak luzatu arte.
- Hormaren kontra jarrera hori bera duzula, igo eta jaitsi bi orpoak, belaunak tolestu gabe.
- Halakorik jakinez gero, egin pilatesa, ariketa abdominal hipopresiboak, yoga eta antzekoak.
- Dantzatzeak ongizate fisiko eta mentala dakar: muskulu-tonua, koordinazioa, oreka eta bihotz-biriken erresistentzia hobetzen ditu, besteak beste.
- Erabili ariketak egiteko oinarrizko teknika eta tresnak, hala nola zinta elastikoak, halterak, bizikleta estatikoak, oinez ibiltzeko zinta, step maila.