Borroka feministaren aldeko aldarriak zabaldu dituzte Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 8a, 20:55

Emakumeen Nazioarteko Egunak ez du grebarik ekarri aurten, baina bai feminismoaren borrokara batzeko gonbidapena. Hala, Debagoieneko herri guztietan atera dira herritarrak kalera mugimendu feminista indartzeko asmoarekin.

Martxoaren 8a borroka eguna dela aldarrikatu dute askok eta askok, eta kaleak bete egin dira morez jantzita. Jatorri askotako emakumeak eta belaunaldi ezberdinetakoak izan dira elkarren alboan borroka feministaren aldeko oihuekin.

Arrasateko manifestazioa izan da Debagoieneko jendetsuena, baina beste herrietan ere elkartu dira kaleetan eta plazetan aldarrikapenak egiteko lehenengo eta elkarrekin bazkaltzeko, gero; Oñatin, esaterako Bortxatzailea zara zu performancea egin dute. Borroka eguna jai giroan bukatu dute, kantuan eta dantzan eginaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak