Aresko martxak berdintasunaren aldeko uholde arrosa sortu du

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 8a, 16:43

Aresko saskibaloi eskolak deitutako emakumeen aldeko martxak erantzun beroa izan du aurten ere. Berdintasuna aldarrikatu dute kirolean zein beste edozein alorretan Eskoriatzatik Aretxabaletara egindako ibilbidean. Bi herrietako emakume banari aitortza egiteko tartea ere hartu dute.

Kamiseta arrosak aldean jantzita egin dute lau bat kilometroko bidea Aresko martxari babesa ematera gerturatutakoek. Eskoriatzan elkartu dira, eta han Igone Armendariz herritarra omendu dute. Hain zuzen ere, zaintzari egin gura izan diote keinu aitortza horrekin, semearen eta senarraren zaintza lanak bere gain dituelako Armendarizek. Hunkituta jaso ditu lore sorta eta plaka Joserra Zubizarreta alkatearen eta Eskoriatza kirol elkarteko presidente Javi Corbalen eskutik. 

Aretxabaletara iritsitakoan, kirolean ere berdintasuna eskatu dute Garazi Estebez txirrindulari gaztea omenduta; aurten 18 urte beteko dituen aretxabaletarrak sari mordoa eskuratu ditu dagoeneko. Urduri eta pozik agertu da Unai Elkoro alkateak eta Areskoko ordezkari Olaia Etxenausiak loreak eta plaka emandakoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak