Araban, 33 pertsonek dute koronabirusa une honetan, horietatik 13 ospitalean daude, bi zainketa intentsiboen unitatean. Bizkaian, hamar kasu positibo daude, horietatik bost ospitalizatuta. Gipuzkoan ez dago kasu berririk, bi kasu positibo daude oraindik eta horietako batek ospitalean jarraitzen du.
Epidemiologiako taldea infekzio horren detekzio goiztiarrean dihardu lanean, ildo horretatik, nabarmendu dute azken bi asteetan koronabirusa detektatzeko egindako 500 probetatik %90ek baino gehiagok negatibo eman dutela.
Bestalde, herritarren artean birusak duen presentzia baloratzeko asmoz, epidemiologoen taldeak azken bi asteetako gripearen lagin izoztuak analizatu ditu. Hala, 102 gripe-probatan koronabirusa detektatzeko probak egin ditu, eta guztiek negatibo eman dute.
Gomendioak
Osasun Sailak azpimarratu du beharrezkoa dela orain arte emandako gomendioak hedatzea:
- Arrisku-eremu batera joan den eta sintomak dituen orok etxean egon behar du, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu.
- Higiene-neurriak, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea.