Hamahiru kasu daude konfirmatuta EAEn une honetan

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 3a, 12:21

Gasteizko Txagorritxu ospitalea. Argazkia: Alea.

Aretxabaletakoa izan da Euskal Autonomi Erkidegoan izan den lehen koronabirus kasua; hala baieztatu zuen Osasun Sailak. Gaur, ostera, hamahirugarren kasua baieztatu dute, lehenengoa Bizkaian. Hamahiru gaixo horietatik bost osasun arloko langileak dira.

Hona hemen hamahiru kasuak:

  1. kasua: Gipuzkoan bizi den emakumea.
  2. kasua: Osasun-arloko profesionala Araban.
  3. kasua: Arabako osasun-arloko profesionala, bigarren kasuaren kontaktua.
  4. kasua: Bigarren kasuaren kontaktua, Araban.
  5. kasua: Nafarroako kasu positiboaren kontaktua, Araban.
  6. kasua: hirugarren kasuaren kontaktuak, Araban.
  7. kasua: hirugarren kasuaren kontaktuak, Araban.
  8. kasua: positibo berri bat Gipuzkoan eta osasun-arloko profesionala. Ez du aurrekoekin loturarik, ezta arrisku-aurrekaririk ere.
  9. kasua: Arabako osasun-arloko profesionala, 2. eta 3. kasuen kontaktua.
  10. kasua: Araban.
  11. kasua: Araban.
  12. kasua: Araban.
  13. kasua: Bizkaian lehenengo kasua.

Osasun sailburu Nekane Murgak adierazi du gaur egindako prentsaurrekoan hamahiru horiekin harremanetan izan diren 211 laguni jarraipena egiten dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak