Denboraldi amaierako produktuak likidatzeko, merkealdi azokak bailarako hainbat herritan

Amaia Aranegi 2020ko ots. 29a, 13:15

Neguko stock-aren merkealdi azokak egin dira bailarako hainbat herritan. Oñatin eta Bergaran atzo eta gaur egon dira herriko merkatariak denboraldi bukaerako produktuak prezio onean eskaintzen. Eguraldia lagun izan dute eta jende asko gerturatu da.

Urtero moduan, denboraldi bukaerako produktuak saltzeko antolatzen dituzte merkealdi azokak. Denboraldi berriko produktuak sartu ahal izateko aurreko denboraldiko produktuak likidatzen dituzte prezio baxuan.

Bergaran beste urte batzuetan denda denak elkartu eta frontoian egin izan dute azoka. Aurten, denda bakoitzak bere produktuak denda aurrean izan ditu eta horrek jende gehiago erakarri duela dio Bedelkarreko presidente Maitane Azkaratek:" Denda aurrean arropa ikusgai egoteak jende gehiago erakartzen du. Gainera, eguraldi ona egin du eta jende asko hurbildu da arropa ikustera".

Oñatin ere Txanda dendari elkartearen eskutik, Azken Txanpa merkealdi azoka egon da. Herritar asko kalera irten dira neguko stock-aren azken eskaintzak aprobetxatzera.

Aretxabaletan berriz, eguenean eta egubakoitzean antolatu zuten Aretxarteko kideek Ixadebalde azoka. Mojen komentuan, herriko sei merkatari elkartu ziren herritarrei udazkeneko eta neguko stocka "prezio ezin hobean" eskaintzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak