Ixadebalde azoka eguen eta egubakoitzean dator

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 26a, 19:32

Ezohiko egunetan antolatu dute oraingoan Aretxarteko kideek Ixadebalde merkealdien azoka, eguenean egun osoz (10:00-14:00 eta 16:30-20:00) eta egubakoitzean goizez bakarrik (10:00-14:00). Mojen komentuan gertatuzko dituzte postuak eta han izango dira herritarren zain. 

Sei merkatari elkartuko dira han, azken urteotan legez; Asensio, Belar Meta, Haurrak, Kilima, Tak eta Titare. Guztiek eroango dute udazkeneko eta neguko generoa eta "prezio ezin hobean" eskaini. Helduendako zein umeendako arropak eta oinetakoak izango dituzte, baita barruko arropak eta osagarriak ere. 

Bonuak opari

Aretxarteko kideek ohitura duten legez bezeroak sarituko dituzte oraingoan ere. Ixadebaldera gerturatzen direnen artean 50 euroko sei bonu zozketatuko dituzte azoka itxi aurretik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak