Egoarbitza baserriko Jon Olaortua izan da agerraldian parte hartu duen herritarretako bat: "Kea eta usaina nabarmentzekoak dira. Etxetik ikus dezakegu zabortegia eta ikusten den mugimendua harrigarria da. Informazioa komunikabideetatik eta alkateak kontatzen digunetik jaso dugu, ez beste inondik. Haizearen norabidearen arabera usaina nabarmenagoa da edo ez eta gu honezkero hasi gara neurriak hartzen; leihoak itxita eta ganadu lanetarako maskararekin badaezpada. Airearen kalitatearen azken emaitzak ikusita, are kezkatuago gaude. Eta ez hori bakarrik: beldur handia daukat euriaz eginez gero hori guztia oso ezegonkor dagoelako". Olaortuak, gainera, ezagutzen ditu desagertuta dauden bi langileak: "Ea lehenbailehen ateratzen dituzten; ni neu ibilitakoa naiz kamioian handik. Tragedia itzela da".