Energia berriztagarriak esku-eskura

Miren Arregi Amasorrain 2020ko ots. 7a, 18:08

Geroz eta gehiago dira iturri berriztagarriekin sortutako energiaz hornitu gura duten herritarrak. Hala, gaur, esaterako, hainbat aretxabaletarrek egin dute bisita Ekitermik-era, gaiaren inguruko informazioa jasotzera. 

Horietako bat da Iñigo Iñurrategi, alegia, etxean eguzki plakak ipini gura dituztenetako bat: "Aretxabaletan dozena bat lagun animatu gara gure etxeetan instalazioa ipintzera. Orain hasiko gara azterketak-eta egiten eta gaur modu horretako instalazio bat ikustera etorri gara Garaiara".

Ekitermik-eko Xabier Lizaurren ahotik jaso dituzte azalpenak eta dio, geroz eta gehiago direla interesa azaltzen dutenak: "Aukera desberdinak daude, instalazioa bakarka edo komunitatean egin daiteke. Gure kontsumoaren zati bat era berriztagarrian sortutakoa izango da eta ekonomikoki ere onuragarri izango zaigu".

Erreportajea osorik, Goiena Telebistako Hemen Debagoiena saioan, astelehenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak