Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak jokatu dira Arrasaten, Antzuolan eta Eskoriatzan

Maialen Regueiro 2020ko urt. 19a, 18:31
Iñaki Uribetxeberria eta Pedro Bengoa Eskoriatzako kanporaketako irabazleak

Arrasaten eta Antzuolan atzo jokatu ziren Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa partiduak. Gaur Eskoriatzaren txanda izan da. Gipuzkoako bikoteen kanporaketa otsailaren 29an izango da, Seguran.

Eskoriatzako kanporaketa

Eskoriatzako mus txapelketa, gaur jokatu da, Inkernu tabernan. Guztira, bederatzi bikotek hartu dute parte eta irabazlea Iñaki Uribetxeberria eta Pedro Bengoak osatutako bikotea izan da.

Arrasateko kanporaketa

15 bikotek hartu zuten parte atzo, Irati tabernan jokatutako kanporaketetan eta Julen Urrutia eta Mikel Etxegiak osatutako bikotea izan zen irabazlea.

Antzuolako kanporaketa

Antzuolako kanporaketaren kasuan, Arin jatetxean aritu ziren musean jokatzen eta Josue Madariaga eta Joxi Beltranek osatutako bikotea izan zen finalerako sailkatu zena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak