Gazteek maila aparta erakutsi dute Arrasateko kanporaketan

Xabi Gorostidi 2020ko urtarrilaren 19a

Atzo jokatu zuten Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren lehen kanporaketa, Arrasaten, Irati Tabernan. Hamabost bikote aritu ziren lehian, eta Julen Urrutia eta Mikel Etxegia izan ziren garaile. Bigarren postua Xabi Garai eta Mikel Salaberri bikotearentzat izan zen.

Aipatutako bi bikoteek Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko txartela poltsikoratu dute. Seguran jokatuko da otsailaren 29an. Txapelketako antolatzaile Iker Aranburu "pozik" kanporaketak edukitako erantzunarekin. "Dena joan da ondo, eta jendea gustura aritu da"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak