Los Angeles Klikers taldea nagusi kuadrillen arteko saskibaloi txapelketan

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 29a, 19:52
Finala jokatu zuten bi taldeetako jokalariak elkarrekin.

Los Angeles Klikers eta Lolly Pep-OZK taldeak izan ziren nor baino nor gehiago kuadrillen arteko Gabonetako saskibaloi txapelketaren finalean Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Lehia estua izan zen bi kuadrillen artean baina bukaeran, 46 eta 40 nagusitu zen lehen taldea.

Beste bi sari ere banatu zituzten atzo, abenduak 28, bukatu zen txapelketan.
 
Hiruko txapelketaren irabazlea izan zen Julen Murua. Sailkapenean 6 saskiratze egin zituen 30 segundotan, eta finalean, 4 saskiratze 30 segundotan.

Julen Murua saritzat jaso zuen urdaiazpikoarekin.

 
Kantxa erdiko saskiratzeen txapelketaren saria, ostera, Asier Murillok jaso zuen.

Asier Murillo saritzat jaso zuen gaztarekin.

Erlazionatuak

Kuadrillen saskibaloi txapelketa, gaur eta bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019 abe 27 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak