Lau multzotan banatuta, askotariko adinetako lagunek osatutako 22 taldek eman dute izena aurten, Aloña Mendiko saskibaloi jokalari ohi eta zaleek –Klubaren eta Udalaren laguntzarekin– antolatzen duten txapelketan. "Goizeko 8:00etan hasi gara eta 18:00ak bitartean etenik barik, izango dira partiduak. Ondoren, Hiruko txapelketa egingo dugu eta, hori bukatutakoan, final laurdenak izango dira; eta bihar , zapatua, 10:00etan eta 11:00etan jokatu dituzte finalerdiak eta finala, berriz, 12:00etan izango da. Giro polita egoten da urtero, eta aurten ere hala da, saskibaloiarekin gozatzea da, orain arteko aldietan moduan, aurten ere, helburu nagusia. Sariak ere izango dira, nola ez, batutako dirua, urdaiazpikoa, eta gazta, besteak beste", azaldu du Iñigo Zabaleta antolatzaileak.