'STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak' jardunaldia, ISEAren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 17a, 15:30

Argazkia: LKS.

Hiru gaien inguruan hausnartuko dute urtarrilaren 23an egingo duten saioan: STEM diziplinen esparruan bokaziorik ez izateari buruzko diagnosia, genero-ikuspegia STEM hezkuntzan eta ikasleek zientziaren eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea. Aurrez eman behar da izena.

2020ko urtarrilaren 23an egingo dute, 09:00etatik aurrera, LKS eraikineko ekitaldi-aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Izena emateko bi bide daude: 943 772 064 telefonora deitu edota morobengoa@iseamcc.net helbidera idatzi.

Antolatzaileen esanetan, paradoxa bat dago gaur egun: "enpresek gero eta zailtasun handiagoak dituzte prestatutako langileak atzemateko, eta, aldi berean, diziplina zientifiko-teknikoetan bokazio falta dago".

Adierazi dutenez, 2010etik 2017ra bitartean, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketen matrikulazioak % 28a jaitsi ziren Espainian. "Defizit horrek genero-ikuspegi argia du: 2015ean, ikasketa teknikoetan matrikulatutako ikasleen % 24 emakumeak ziren".

Hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldietan:

Montserrat Grañeras Pastranak, Antolamendu Akademikoko Zuzendariorde Nagusiak eta Hezkuntza eta Prestakuntza Ministerioko Berdintasun Unitatearen arduradunak, Testuinguruaren ikuspegi bat: neskak eta emakumeak STEM eremuan hitzaldia garatuko du.

Felix Maria Goñi Urcelay EHU-ko irakasle katedradunak Analfabeto zientifikoak ezagutzaren gizartean hitzaldia emango du.

Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitalaren zuzendariak STEMetan kristalezko korridoreak apurtzen hitzaldia emango du.

Nagore Ipiña eta Itziar García MONDRAGON Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek STEM arloko prestakuntza eta ikerketa HUHEZIn hitzaldia emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak