Automozio ikasketen bueltako 50 emakume baino gehiago elkartu dira ALEn

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 17a, 14:32

Emakumeen presentzia aldarrikatzeko helburuarekin Euskadiko Lanbide Heziketa zentroetako 50 bat emakumek hartu dute parte Aretxabaleta Lanbide Eskolan egin den Automozioko emakumeen lehen topaketan. Emakundeko presidente Izaskun Landaida ere izan da gonbidatuen artean.

Hainbat ikastetxetatik gerturatu dira Aretxabaleta Lanbide Eskolara automozioaren inguruan bizipenak partekatzera; Gipuzkoako Don Bosco eta Mekakoak; Bizkaiko Emilio Campuzano, San Jorge, San Viator, Iurreta eta Ezkurtzekoak; eta Arabako Egibide eta Mendizabalakoak. Irakasleak zein ikasleak elkartu dira, baita langileak ere, besteak beste, Ederlanen eta Ulman dihardutenak, eta guztiak automozio ikasketak egindakoak. 

Landaidak azpimarratu dite balio aldaketa bat behar dela emakumeek eta gizonek askatasunez eta genero rolen eraginik gabe ikasketak aukeratu ditzaten: "Horretarako erreferenteak izatea garrantzitsua da".

Goizeko solasaldia bukatutakoan hainbat enpresek utzitako auto elektrikoak probatu dituzte eta Urkulura joan dira horretarako.

Erlazionatuak

Tailerrean lan egiteko prest

Jone Olabarria 2019 abe 14 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak