Ireki ditu ateak 54. Durangoko Azokak

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 5a, 12:29

Landako Guneko ateak zabaldu dituzte eta Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatutako ikasleekin bete da Durangoko Azoka. Arymux taldea izan da ateak irekitzeko arduraduna, zeinu-hizkuntzan egindako ikuskizunarekin.

Ikasleei eskainitako goiza da gaurkoa baina azokako espazio guztiak publiko orokorrarentzat ere irekita daudela gogorarazi dute Azokako kideek. Eguerditik aurrera, gainera, ohiko programazioa izango dute: solasaldiak, kontzertuak, proiekzioak…

Erlazionatuak

54. Durangoko Azokatik lehen argazkiak

Mirari Altube Arrese 2019 abe 05 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak