Euskararen Eguna, ospakizunek eta aldarrikapenek bat egingo duten eguna

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 3a, 08:46

Debagoieneko herri guztiek egingo dute bat Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta hainbat ekintza antolatu dituzte horren bueltan, euskararen erabilera aldarrikatzeko eta era berean, ospatzeko.

Asteburuan hasi zituzten ospakizunak herri askotan, eta gaur, abenduaren 3an, borobildu egingo dituzte euskararen omenez izendatutako egunari aitortza eginda.

Egitaraua herririk herri:

Antzuola

  • 18:30, Xabier Amuriza bertsolariak eta idazleak Neska bat leku inposiblean bakarrizketa saioa eskainiko du, Olaranen.

Aramaio

  • 11:15, Kantuz bizi: Alaiak erretiratu elkartekoak eta eskolako umeak kantuan elkarrekin.
  • 14:00, Ipuin kontalaria liburutegian.

Aretxabaleta

  •  18:30, Kalejira musikak girotuta bi gunetatik abiatuta: Bedarreta aurreko plazatxoa eta Euskaltegi aurreko plazatxoa. Mitarte kaleraino joango dira, eta gero handik, Herriko Plazara.
  • 19:00, Kale ekintza Herriko Plazan. Iazko Euskaraldian jasotako bizipenak eta datorren urtera begirako desirak jasoko dituen txarteltxoak zintzilikatuko dituzte. Norberak bete eta eroan behar ditu. Dantzak eta musika ere izango da eta sorpresa ugari. Bukaeran, txokolate beroa eskainiko da.

Arrasate

  • 19:00, Herri ekitaldia eta TROS dantza taldearen erakustaldia. Euskaraldiaren baitan jasotako bizipenak eta desioak partekatuko dituzte herritarrek.

Bergara

  • 19:00, Barrexerka taldearen umorezko esketxak, Seminarixoan.

Elgeta

  • 16:30, Txokolate-jana Maala guraso elkartearen eskutik eta ondoren umeendako jolasak Euskara Batzordeak antolatuta, plazan. Eguraldi txarrarekin ekintzak frontoian izango dira.
  • 18:30, Elgetarren testigantzekin osatutako hitzaldia Euskara Elgetan belaunaldiz belaunaldi izenburupean.

Eskoriatza

  • 17:00, Buruhandiak kultur etxetik irtenda.
  • 18:00, Txokolate-jana plazan.

Oñati

  • 12:00, Batxilerreko ikasleek Kaffka antzerkia ikusiko dute Santa Ana antzokian. Ondoren Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktoreekin solasaldi irekia izango dute ikasleek.
  • 17:45, txokolatea doan banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteek plazan eta batxilergoko ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte –dirua ikasbidaiarako da–.
  • 18:00, Euskal kantuak abesteko deia udaletxeko kontzejupean musika eskolako musikarien laguntzarekin.
  • 19:00, Euskaraldiaren Biribilean dantzan performancea.
  • 19:30, Kaffka antzerkiaren saio irekia herritar guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak