Hurrengo urtera arte, Movember

Mirari Altube Arrese 2019ko abenduaren 1a

Gizonen minbiziaz, bereziki barrabiletako eta prostatako minbiziaz sentsibilizatzea eta ikerketarako dirua batzea helburu duen Movember ekimenak urtetik urtera indar handiagoa du Debagoienean. Aurten, sekula baino bibote gehiago ikusi dira kaleetan, eta atzo, azaroko azken egunarekin batera, moztu zituzten bibote horiek aurtengo helburuak beteta.

Mondravember eta Movembergara izenekin taldeak eratu dira Arrasaten eta Bergaran; Oñatin ere urteak daroate ekimenaren bueltan elkartzen; eta Antzuolan hainbatek egin dute bat. Guztiek jai giroan –musikarekin eta elkarrekin bazkalduta edo afalduta– eman zioten bukaera aurtengoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak