Jai giroa Mondravemberrekoen artean biboteak moztu aurretik

Mirari Altube Arrese 2019ko azaroaren 30a

Movember ekimenari jai giroan eman diote bukaera Mondravember taldeko kideek. Trikiti doinuak, bertsolariak, bazkaria, kontzertuak… eta urtero hutsik egiten ez duen talde argazkia; aurten, inoiz baino jendetsuagoa, gainera.

Euria goian behean zela eta, Kulturaten hartu dute aterpe argazkia ateratzeko; 50 lagunetik gora elkartu dira. Danel Goikoleak eta Zigor Enbeitak girotu du hango egonalditxoa eta argazki mordotxo bat atera dituzte, jakinik, askok datorren urtera arte esango diotela gaur biboteari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak