Fagor Arrasatetik azaldu dutenez, bilera azaroaren 15ean egin zuten Arrasateko egoitzan eta AFMko talde ezberdinen eta INVEMAko (Makina Erremintako Ikerketa Fundazioa) aurrerapenen jarraipena egiteko baliatu zuten batzarra. Landu ziren gaien artean hauek zeuden: MANU-KET fabrikazio aurreratuko plataforma teknologikoa, 4.0 diseinua, EIT Manufacturing-a (berrikuntzaren bitartez industria europarraren lehiakortasunerako ekimena) eta zaintza teknologikoko plana.
AFMko Batzorde Teknikoak sektoreko enpresei laguntza eskaintzen die bakarka garatu nahi dituzten proiektuetarako dirulaguntzak lortzeko. Horretaz gain, sektoreko enpresen artean, elkarlanean egiten diren proiektuak koordinatzen ditu.
Azaroaren 15eko bileraren ostean, parte hartzaileek Fagor Arrasateko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, 4.0 Industriako azken aurrerapenak dituzten hainbat garapen proiektu ezagutzeko aukera izan zuten; estanpazio sistema eta bobinen ebaketa lineetan.