Udal legearen barruan jasotzen diren euskarari buruzko arauak dekretu bidez garatu ditu Eusko Jaurlaritzak orain?
Udal legeak berak udalei aitortzen dizkie hizkuntza sustatzeko eskumenak. Udalek arlo askotako eskumenak zeuzkaten aitortuta lehendik: hirigintza, trafikoaren antolaketa, uraren hornidura… Baina hizkuntza normalkuntzarekin lotutakoa ez zegoen espreski jasota. Udal Legeak euskara sustatzeko eskumena aitortzen die udalei eta orain onartu den dekretu berriak lege hori garatu egiten du.
Gauzak asko aldatzen dira?
Orain baino lehenago ere, bideratu izan dituzte udalek legeak planteatzen dituen hainbat ekimen. Legeak eta dekretuak markatzen du norabide bat; Jaurlaritzatik dator eta udal guztioi markatzen digu norabide berbera. Horrek, gainera, aukera emango digu erakunde ezberdinen arteko elkarlana bideratzeko. Gaur egun ere badira horrelako ekimen batzuk martxan, adibidez, erakunde guztietako berdintasun edo kultura arloak elkarrekin euskaraz komunikatzeko… Bestalde, horrekin, gizarteari mezu bat helarazten zaio: lan hizkuntza zein izan behar den, erabilera dela ardatza…
Eragin linguistikoa ere aipatzen da. Zer esan nahi da?
Berritasuna da eragin linguistikoaren neurketa. Arnasguneak babeste aldera, gune horiek hizkuntzaren aldetik hondatu ahal dituzten proiektuek izan ditzaketen eragina neurtzea du helburu, eta baita ze neurri zuzentzaile jarri ahal dakiokeen. Esaterako, merkataritza-gune handi bat jartzeak ze inpaktu izan dezakeen, eta zer egin daitekeen inpaktu hori leundu edo saihesteko…
Kontratazio publikoetan ere euskararen aldagaia sartu eta hizkuntza eskubideak bermatzen dira?
Bai. Udalek zerbitzu publiko bat kontratatzen dutenean, esaterako, kiroldegiko ikastaro baten edota tabernaren esleipena egiterakoan, hizkuntza gaitasun batzuk bete behar dira. Hori araututa dator.
Hautetsiei dagokienez?
Horren gainean ez da jasotzen gauza handirik. Bai euskararen erabilera bultzatu eta sustatuko dela, lagunduko dela ikastaroen bidez eta.
Zein da legearen eta dekretuaren alderik inportanteena edo onena euskararen normalizazioaren ikuspegitik?
Berez da aukera bat. Garapenerako eta normalizaziorako aukera bat. Pauta batzuk markatzen ditu, norabidea ezarri, norabide egokia. Udal batek gara dezake gehiago eta beste batek gutxiago, hori ere hala da.

"Udalen legeak ondo zehazten ditu hizkuntza normalizatzeko eskumenak eta dekretuak garatu egiten du hori"
Kontrako ahotsak ere badira. Euskadiko PPri ez zaio gustatzen dekretua…
Sare sozialetan ere zabaldu da Bergaran onartu den ekintza planaren kontrako iruzkinen bat: gaztelania desagerrarazteko egindako plana dela… Datorren diskurtsoa da eta prestatuta egon behar dugu halakoei argumentuekin erantzuteko. Helburua izan behar da euskara izatea ohiko hizkuntza. Euskarak ez badauka gunerik bera hegemonikoa izango dena, ez dago etorkizunik. Horregatik, inportantea da arnasguneak babestu eta indartzea; hortik dator, esaterako, Arnasa Gara ekimena. Hori guztia ondo mamituta izan behar dugu, euskararen kontrako ekimenei modu egokian erantzuteko.
Bergarako Udalaren euskara sustatzeko ekintza planean, besteak beste, euskararen erabilera jaso duzue. Erabilerak gora egin du azken 40 urteotan, baina azkenekoetan apaldu egin da erabilera. Zergatik?
Arrazoi nagusi bat da euskararen gaitasunean izandako jaitsiera. Inmigrazio handieneko urteetan gaitasuna lau bat puntu jaitsi zen eta horrek erabileran eragina du jakina. Gero beste faktore konplexuago batzuk ere izango dira, jakina: hedabide eta sare sozialen ugaltze izugarria, adibidez. Edonola ere, baditugu datu positiboak ere: adibidez, guraso gazteetan etxeko erabilerak gora egin du azken urteetan. Hor badugu indargune garrantzitsu bat.
Mutilen artean behera egin du erabilerak bereziki. Kezkagarria da?

Arazoa da. Arrazoiak konplexuak izan daitezke, baina, bat izan daiteke, esaterako, mutilen eta nesken gizarteratze ezberdina, adibidez, nesken presentzia nabarmen handiagoa da euskarazko jardueretan, euskarazko produktuen kontsumoan…
Non eragin behar duzue Bergaran, euskara sustatzeko?
Gazteak eta gazteekin lotura duten helduak eta hauek jarduten duten eremuak hartuko ditugu, ekimen zehatzak bultzatzeko. Eskolaz kanpoko aisia eta, bereziki, kirola oso inportantea da. Baita lan mundua ere. Bizitza osoa euskaraz ikasi ostean, lanean euskaraz jarduteko aukerarik ez bada, alferrik gabiltza.

Euskaraldia badator berriro. Emaitza positiboak izan zituen iaz.
Bai, bai. Iazko azaro-abenduko 11 egun haietan egin genuen neurketa eta nabaria izan zen erabileraren gorakada. Horretaz aparte, Soziolinguistika Klusterrak ere aztertu du nazio mailan Euskaraldiaren eragina eta datu positiboak ematen ditu horrek ere. Euskaraldiak ekarri zuen diskurtso berri bat, elkarlan bide berriak… Oraingo astean aurkeztu eta datorren urtean egingo den Euskaraldian entitateak sartuko dira ariguneak sortzeko. Beste urrats inportante bat izango da.