Debagoieneko kooperatibagintza 'The Laura Flanders Show' saioan

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko aza. 20a, 17:50

Laura Flanders kazetariak autoritarismoa eta kooperatibismoa alderatu ditu, fokua bereziki diktadura frankista garaian jarriz. Debagoieneko kooperatiba ereduak –horien artean Mondragon Taldea eta Goiena– eta Kataluniako ekonomia kooperatiboa eta independentismoa ditu aztergai erreportajeak.

Eraldaketa soziala eta sistema aldaketa elkarlotuta daudela defendatzen du Laura Flanders kazetari independenteak eta bere saioa honako leloarekin laburbiltzen du: Aldaketa ezinezkoa dela esaten dutenak bigarren maila batean utzi, eta "ezinezkoa" den hori egiten ari direnei eskainitako tartea.

Flandersen hitzetan, demokrazia eta giza eskubideak defendatzeko mugimenduak "efektiboagoak" dira azken helburu moduan "sistema ekonomiko bidegabeak eta desorekatuak eraldatzea" dutenean. Ildo horretan, Debagoieneko protagonisten ahotik ezagutu gura izan du nola eutsi zioten errepresio garaian kooperazioan oinarritutako ekonomia ereduari. Era berean, ordutik bizi izan duten eraldaketa eta gaur egungo egoera ere aztergai izan ditu erreportajean.

Kooperatibagintza ez ezik, independentzia ere badu hizpide erreportajeak; testuinguru horretan Bartzelona bisitatu du Flandersek eta politikari ezagunak elkarrizketatu ditu.

Democracy Cooperative

Estatu Batuetako Democracy Cooperative erakundearekin bisitatu zuen Laura Flandersek Debagoiena maiatzaren 29an. Besteak beste, Mondragon Unibertsitatea, Ulma Packaging eta Goiena Komunikazio Taldea gertutik ezagutzeko aukera izan zuen taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak