14:00etarako parte-hartzean aldaketarik ez Debagoienean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 10a, 14:24

Aretxabaletar bat botoa ematen, Kurtzebarri eskolako hauteskunde-mahai baten.

14:00etarako parte-hartze datuei erreparatuz gero, gaurko parte hartzea oso antzerakoa izaten ari da apirileko Espainiako hauteskundeetakoarekin alderatuta. Gipuzkoan hiru puntu baxuagoa izaten ari da (gaur %39,93 eta apirilean %42,81), baina Debagoienean ez da aldaketarik izan apenas. Leintz-Gatzagan eman da gorabeherarik aipagarriena, zortzi puntu egin du-eta behera parte-hartzeak.

Parte-hartze datuak 14:00etan:

  • Antzuola: %38,30 (2019ko apirilean %38,76)
  • Aramaio: %43,65 (2019ko apirilean %42,83)
  • Aretxabaleta: %43,35 (2019ko apirilean %42,15)
  • Arrasate: %39,32 (2019ko apirilean %38,03)
  • Bergara: %44,42 (2019ko apirilean %42,64)
  • Elgeta: %46,39 (2019ko apirilean %46,25)
  • Eskoriatza: %40,72 (2019ko apirilean %41,95)
  • Leintz Gatzaga: %40,78 (2019ko apirilean %48,40)
  • Oñati: %42,22 (2019ko apirilean %44,14)

 

Erlazionatuak

Lehen orduan eman dute botoa debagoiendar askok

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 aza 10 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak