Goiena.eus webgunean eta Goienaren sare sozialetan unean uneko jarraipena egingo zaie hauteskundeei, parte-hartzearen eta herri ezberdinetako datuak emanez. Astelehenean, emaitzak aztertuko dira Goiena telebistan, analista politikoen laguntzarekin.
Arrasateko Ferixalekuan nahasmendua
Goiza normaltasunez joan bada ere, Arrasateko Ferixalekuan hainbat herritar nahastuta ibili dira botoa non eman behar duten jakiteko. Izan ere, hauteskunde mahaiak aldatu egin dituzte apirileko hauteskundeekin alderatuta; apirilean beheko pisuan botoa eman behar zutenek goiko pisuan eman behar izan dute gaur, eta alderantziz. Horrek nahasmendua sortu du bereziki adineko jendearen artean.