Abisu horia asteburu osorako, euria dela eta

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko aza. 8a, 16:18
Aramaio erreka Arrasaten, gaur.

Gauerako eta bihar egun osorako euri-jasa garrantzitsuak eta ekaitzak aurreikusten ditu Euskalmet agentziak, eta domekan, elurraren maila 900 metrotik behera ere jaitsi daiteke.

Aurreikuspenen arabera, euriak ez du atsedenik emango asteburu osoan zehar, eta gaur gauerako eta biharko abisu horia aktibatu du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, "Bizkaian eta Gipuzkoan Kantauri isurialdeko zenbait lekutan baliteke 60 l/m² baino gehiago pilatzea 24 orduan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, baina ugaria eta iraunkorra izango da, eta zenbait lekutan zaparradak handiak izan litezke. Baliteke trumoi-ekaitzak jotzea eta txingorra egitea", Euskalmetetik azaldu duten bezala.

Iganderako abisu horia elurragatik iragarri du Euskalmetek. Barnealdean , egun osorako luzatu dute abisu horia, gainera. Elur-kota 900-1000 metro inguruan egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta indartsuagoak Kantauri isurialdeanprezipitazioa oso ugaria izango da eta. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak