Julio Galartak irudikatutako Aramaio ikusgai dago jada

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 26a, 14:15

"Jende asko batu zen atzo erakusketako inaugurazio ekitaldian. Gu gustura geratu gara, baina atzo garrantzitsuagoa zen ikustea Julio Galartaren lanak ikustera etorri zirenek zer esaten ziguten, eta herritarrak pozik ikusi genituen", adierazi dio GOIENAri Alvaro Arregik. Lanak azaroaren 3ra bitartean egongo dira ikusgai Aramaioko Sastiñan. 

Julio Galarta pintore arrasatearrak Aramaion ordu asko egin zituen, bereziki, hango paisajeak koadroetara eramaten. Hala, bazuen zentzua haren obrak herrian erakusteak. Pintore arrasatearraren lagunen elkarteak guztira 30 lan batu ditu erakusketa honetarako, eta Sastiñan jarri dituzte ikusgai: "Atzo oso giro polita izan genuen, jendea gerturatu zen Sastiñara, eta gustura ikusi genituen. Tira, herritarrek akats larregi ere ez zizkiguten aipatu, eta gu ere pozik geratu gara", adierazi du Alvaro Arregik. "Halakoetan eztabaida politak sortzen dira, paisaje konkreturen bat nondik aterata dagoen... Desadostasunak ere izaten dira, eta akatsen bat egin genuela esan zigunari apustua bota genion, kar, kar, kar. Gustora geratu gara erakustera polita geratu delako".

Aste barruan arratsaldez zabalik, asteburuetan goizetan

Julio Galartaren Aramaioko erakusketa azaroaren 3ra bitartean egongo da gero irekita, 18:00etatik 20:00etara astegunetan eta 12:00etatik 14:00etara zapatu eta domeketan: "Domu Santu Egunean, jai eguna bada ere, arratsaldez egongo da erakusketa zabalik, 18:00etatik 20:00etara".

Galartaren ahalik eta lanik gehienak katalogatze aldera, elkarteak gustura hartuko luke hemendik aurrera ere pintore arrasatearraren koadroen berri. Etxean artelanen bat dutenei eskatzen diete galartaelkartea@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez jar daitezela eurekin harremanetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak