Azken urteetako okupazio-tasa altuena erregistratu du Mondragon Unibertsitateak

Maialen Santos 2019ko urr. 25a, 12:27

Beatriz Artolazabal sailburua eta Bixente Atxa errektorea inkestako emaitzak aurkezten

Unibertsitatean duela lau urte, 2015ean, titulatutako ikasleen okupazio-tasa %97koa da; azken urteetako altuena.

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Zerbitzuak (Lanbide) 2015ean Mondragon Unibertsitatearen sustapenari buruz egindako azken laneratze-inkestaren arabera, 2015eko promozioko tituludunen %90ek lan egiten dute, eta %7k prestakuntza jasotzen jarraitzen dute. Promozio horretako kideen %3 bakarrik daude langabezian. Enplegutasa, gainera, handiagoa da emakumeetan (%93,5). Inkesta berak ondorioztatu duenez, gazteen%88k euren unibertsitateprestakuntzarekin bat datorren enplegua dute egun.

Lan-munduan sartzeko inkesta 2018an egin zuen Lanbidek, duela lau urte titulatutako 700 ikasleren artean. Emaitzak, hala ere, asteon aurkeztu dituzte. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, prestakuntza, hizkuntza, espezializazioa, talde-lana eta halako "gaitasunen sustapena" funtsezkoak dira enplegu gehiago eta "kalitate handiagokoak" lortzeko. Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak azaldu duenez, azken urteetako "emaitzarik altuenak" dira, eta enplegu-tasa oso altua erakusten dute: "Enpresen eta erakundeen benetako premiei eta prestakuntza praktikoari zuzendutako azterlan batzuen emaitza da". Gaineratu duenez, ikasleak enpresekin elkarlanean aritzeak enplegua lortzeko bidea "errazten" die, gainera.

%84, Euskadin lanean

Tituludunen %84 Euskal Autonomia Erkidegoan ari dira lanean –%13k soilik egiten dute lan EAEtik kanpo–. Lanaldi osoan ari direnen batez besteko soldata garbia 1.625 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak