Oñati-Arrasate herri lasterketak aldaketak eragingo ditu trafikoan

Amaia Aranegi 2019ko urr. 25a, 10:24

Domekan, urriak 27, Oñati-Arrasate herri lasterketak herriko kaleak zeharkatuko ditu eta ondorioz, bidegorria itxi eta trafikoa norabidez aldatuko da.

Batetik, lasterketak iraun bitartean–11:00etatik 12:30ak arte– Gipuzkoako bidegorri sarearen Oñati-Elorregi eta Elorregi-Mojategi tarteak itxita egongo dira.

Oñatin, 11:00etatik 11:30ak arte, Kale Zaharra eta Otadui Obispoa kaleetan trafikoa etengo da.

Arrasaten, 11:15ean gutxi gorabehera sartuko da lasterketa. Hori dela eta, Gipuzkoa etorbidera irteten diren kale guztiak (Elkano kalea, Joan Bengoa, Errando Gebara, Etxagibel Notarioa, Oñati kalea, Osiñaga, Deba etorbidea, Obenerreka eta Grupo San Juan) itxita egongo dira lasterketak irauten duen bitartean. Gainera, Deba etorbidea itxiko da Nafarroa etorbidearekin bat egiten duen lekuan, Obenerreka kalea Legargain kalearekin bat egiten duen lekuan eta Otalora Lizentziaduna San Frantzisko biribilgunearen eta Maalako biribilgunearen artean. Dena dela, trafikoaren joan-etorria ez da erabat itxiko. Musakola auzotik irteteko, Jose Luis Iñarra pasealekua eta Nafarroa etorbidea erabili daiteke.

Era berean, Oñati zein Arrasateko bidegurutze horietan egongo diren boluntarioen azalpenei eta eskaerei kasu egitea eskatzen dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak