Itxaro Artola: "Oñati-Arrasate ez da kirol proba hutsa"

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 25a, 09:32

Itxaro Artola, aste barruan, AEDko egoitza ondoan.

AEDko lagunek orain arteko Arrasate-Oñati lasterketa norabidez aldatu zuten iaz, eta, izandako esperientziarekin pozik, aurten bigarren edizioa antolatzera animatu dira. Domekan egingo dute lasterketa; hori bai, zenbait aldaketarekin. Hala, bihar, zapatua, amaituko da Internetez izena emateko epea; 14:00ak arte, hemen.

Iaz egin zenuten zailena, lasterketa lehenengoz antolatzea.

Bai, eta hasieran uste genuena baino zailtasun gehiago ditu! Baimenak eskatu behar dira, aseguruak eta bestelakoak... Lan administratiboa dago atzean, eguneko lanaz gain. Baina bidelagun ederrak izan ditugu, urteetan lasterketa antolatzen ibili diren Antxintxiketan taldeko lagunak, Arrasate Atletiko taldekoak... Izugarri eskertzen dugu euren laguntza.

Aurtengoari, baina, zeuen ukitua eman gura izan diozue.

Hasteko, lasterketa eguna aldatu dugu. Orain arte, zapatu arratsaldean egin izan da, baina, iaz eguraldiarekin sekulako zortea izan bagenuen ere –ateri eutsi zion lasterketan–, sari banaketa ekitaldia argi gutxirekin egin genuen. Uste dugu domeka goiza momentu aproposagoa dela kirola egiteko, nahiz eta hori oso subjektiboa den; uste dugu domeka eguerdian Arrasateko Herriko Plaza Nagusian giro polita egongo dela helmuga jartzeko.

Euskaraz egin bide leloa jarri diozue lasterketari.

Izan ere, AEDtik antolatzen dugu lasterketa. Batetik, euskarak eta korrika egiteak beti izan dute lotura estua, eta bestetik, lasterketa honekin AEDk historikoki harremana izan du, lehen Oñatiko Laixan euskara elkarteak antolatzen zuelako eta AEDkoak laguntzaileak ginelako. Baina garbi dugu hau ezin dela kirol proba hutsean geratu. Hala, lasterketan parte hartzera gonbidatzen dugu jendea, baina baita euskaraz bizi izatera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak