Familiei egindako inkestaren emaitzak aurkeztuko ditu UDAk

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 23a, 13:02

U@DA proiektuaren baitan, substantzien kontsumo ohituren inguruko galdetegiak osatu zituzten iaz familiek; eta orain, emaitzak aurkeztuko dituzte jendaurrean. Bilerak izango dira urriaren 29an, Aretxabaletan (Arkupen, 18:00) eta 30ean, Eskoriatzan (Ibarraundin, 18:00). Bide batez, 2019-2020 urteko proiektuen berri emango du UDAk.

UDAk eta San Juan de Dios ospitaleak abian jarritako proiektuak hirugarren urteari ekin dio. Iaz, 2018-2019 ikasturtean gurasoak jarri zituzten erdigunean; hainbat bilera egin horiekin eta mapeoak eta datuak jaso zituzten eta gero, galdetegiak betearazi zizkieten. Iazko maiatzean jaso zituzten galdetegi horiek, eta orain emaitzen berri emango dute. Aretxabaletako bilera urriaren 29an izango da Arkupe kultura etxean (18:00) eta Eskoriatzakoa, urriaren 30ean, Ibarraundi museoan (18:00).

Hitzaldietara joateko ez dagoela jakinarazi beharrik adierazi dute UDAko kideek, baina aurreikuspenak egiteko beti lagunduko dietela aurrez izena emateak diote. Hala, bertaratzeko asmoa dutenei ondorengo galdetegia osatzeko eskatu diete. Hemen: galdetegia.

Maiatzean betetako inkesten emaitzen berri emateaz gain, 2019-2020 urteko proiektuak ere aurkeztuko ditu UDAk bilera horretan, hau da, U@DA proiektuaren hurrengo urratsak zeintzuk izango diren jakinaraziko du.

U@DA proiektua

Norberaren ongizaterako, talde lanerako, eta ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna dela kirola uste du UDAK. "Horregatik, kirola amu gisa erabiltzen du UDAk, bere egunerokoan kirol praktika helburu baino bitartekari bihurtu baita. Izan ere, kirolaren bitartez debagoiendarren kontsumo ohituretan eragitea du xede", diote arduradunek. Helburu horrekin sortu zuten UDAk, eta San Juan de Dios ospitaleak, elkarlanean, U@DA proiektua; hiru urtekoa da eta fokua hiru taldetan jarri dute.

  • 2017-2018: gazteak
  • 2018-2019: gurasoak
  • 2019-2020: ingurua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak