Aloñako mendizerra argiztatzeko deia egin dute

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 17a, 13:01

Aiako Harriak argiztatu duten moduan, Aloñako mendizerran gauza bera egiteko deia egin dute. Gaur, eguena, izango da. Bertara joateko 19:00tan egin dute hitzordua Arrasaten, Arbolapetan, eta 19:45ean Arantzazuko artzain eskolan; 20:30ean izango da Altsasu-Katalunia-Euskal Herria ekimena. Frontalak eramatea gomendatu dute.

ORDU ALDAKETA: Iluntzeko ekimenerako izena ematen ari den jende kopurua handia dela ikusita, Oñatiko Eroskiko aparkalekuan da hitzordua, 19:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak