421 argazki jaso dira guztira eta aukeraketa ez da batere erraza izan epaimahaiarentzat. Publikoaren saria ere oso lehiatuta egon da baina azkenean 49 botorekin gailendu da Ana Bodesen argazkia.
Eneritz Larrearen elgetarraren Acatenango sumendia aukeratu du epaimahaiak Protagonistak kategoriako argazki irabazle moduan. Eroski Arrasateren eskutik Xiaomi Redmi 6A smartphonea jasoko du.
Euskal Herrian kategorian Agustin Zugastik Anboton ateratako Txoko ezkutuetan argazkia aukeratu du epaimahaiak. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afariaz edo bazkariaz gozatzeko aukera izango du.
Epaimahaiak aukeratu duen azkenengo kategoriako argazkia Nazioartean izan da. Egoitz Erasoren Frantziako Saint Lary gailendu da eta Arrasate bidaiei esker, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarendako zirkuitu termala eta Zelai menua eskuratuko ditu.
Azkenik, publikoaren saria Ana Bodesek eskuratu du. Tolosan, Frantzian, aterako argazkiak 49 boto eskuratu ditu eta berarentzat izango da Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.