Nazioartean

Nazioartean kategorian jaso diren irudiak ikusten dira bilduma honetan. Bidaiatzea atsegin dutenek bidalitako argazki hauez gain, Euskal Herrian eta Protagonistak argazki galeriak ere ikus ditzakezu. Hirurak dira Goienaren Udako Argazki Lehiaketaren parte.

Bidali zure argazkiak Goienara eta lau sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • 1. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Redmi A6 smartphonea.

  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria. 

  • 3. saria: Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitu termala eta Zelai menua.

  • Publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Argazkiak bidali Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus); uztailaren 19tik irailaren 23ra arte –biak barne–. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak onartzea ezinbestekoa da.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake eta argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta argazkia non ateratakoa den.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.