Euskararen marka landu, indartu eta saltzeko ekimen berria aurkeztu duzue oraingo astean. Zer da?
Euskararen marka aztertu nahi dugu, denok ere euskara entzun eta zer ikusten dugun horren atzean. Horretarako, Kontseilua osatzen dugun eragileok –Elkar Fundazioa, Berria Taldea, Emun, Elhuyar Fundazioa, Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea–, AEK eta EHU-ko Nik Ikerketa Taldea elkarrekin ari gara lanean, eta zentzu horretan ere interesgarria da, lankidetza proiektu bat da.
Zer lortu nahi da eta zergatik bultzatu duzue ekimen hau?
Hizkuntzek balio sinboliko bat daukate eta horrek eragin zuzena dauka hizkuntza horren erabilerarekin edo, orokorrean, hizkuntza horri lotuta, norbanako gisa, hartzen ditugun erabakiekin. Ikerketa taldeko zuzendari Estitxu Garaik ondo azaldu zuen moduan, aztertu nahi dugu euskararen soinekoa jantzita nola ikusten dugun geure burua eta nola sentiarazten gaituen, eta horrek zertan baldintzatzen duen besteek nola ikusten gaituzten.

Markaz gain, estrategia bateratu bat ere bultzatu nahi da?
Kontseiluak berak badu elkarrekin jardutearena bere izateko helburuen artean, eta, hortaz, gustatuko litzaiguke hori ere. Proiektuaren helburua bada marka aztertzeaz gain marka hori indartzeko jarraitu beharreko bidea definitzea. Bide hori daukagunean, aztertuko dugu nola jokatu.

Zein da euskararen marka? Badu markarik?
Hori da, hain justu, adituak ikertzen ari direna. Baina izan baduela markarik, zalantzarik ez dut. Denok dugu gure marka, eta, zer esanik ez, hizkuntza batek; eta, zer esanik ez, gurea bezalako hizkuntza batek. Minorizatua ez ezik, urteetan debekatua izan den hizkuntza da gurea, gero herritarren enpeinuz biziberritua eta normalizazio bidean dagoena. Historia markatua dauka euskarak eta horrek, nahitaez, bere markan eragina izan behar izan du.

Euskarak ospe, itxura… ona du gaur egun?
Ikerketak emango dizkigu zehaztapenak, baina baietz pentsatu nahi dut nik. Emun-etik enpresetako euskara planak gidatzen ditugu eta plan horien lanketan ikusten dugu gero eta jende gehiago dela, adibidez, euskaraz lan egin nahi duena, eta horri balioa ematen diola, gainera. Izan ere, gero eta gehiago gara euskaraz dakigunok eta horrek berak eragina izan beharra dauka euskararekiko narratibetan. Zuk behin hizkuntza bat ikasi duzunean, gehienean, horrekiko asoziazio positibo gehiago izango dituzu negatiboak baino.

Euskararen marka beste esparru batzuetara zabal daiteke?
Dagoeneko egon da aukera ikerketa proiektua nazioartean aurkezteko, eta interes handia piztu du. Mundu mailan hizkuntza baten marka edo branding-a aztertzen den lehen aldia izango da, eta, beraz, beste hizkuntza batzuk zain daude ikerketa proiektu honek zer ematen duen; bereziki, gutxitutako hizkuntzak.