Arrasateko Muxibar (Muzibargañekoa) baserrian jaio zen 1922an. Arrasateko abade-etxean ibili zen eskolan 13 urte zituen arte, eta geroago, maristetan eta eskola publikoan. 13 urterekin gazta egiten hasi zen mendian eta inork baino hobeto ezagutzen zituen Degurixa inguruko parajeak. 2018ko udan ere egonaldia egin zuen han: "Ardiak gobernatu eta esnea batu bertan, Degurixan, egin duen azken artzaina izan da; iazko udan ere hantxe egin zituen gaztak", dio Areantzako Etxebarri baserriko Julen Abasolok eta gaineratu du: "Gure etxera domeka guztietan etortzen zen behi esne bila. Berak gidatzen zuen autoa, aise gainera. Orain dela hiru bat hilabete utzi zion etortzeari".
Goiena telebistak erreportajea egin zuen Etxaberekin 2013an, ardiak Degurixara eraman bitartean. Hemen erreportaje hori.
Eta hark kontatuta kontu asko jaso zituzten Ahotsak.eus atarian.