52.600 erabiltzailetik gora izan ditu 'Goiena.eus'-ek opor sasoian

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 2a, 14:57

Lagun askok jarraitu dituzte Debagoieneko albisteak eta kontuak Goiena.eus bidez abuztuan. Hala adierazten dute uztailaren 27a eta abuztuaren 31 bitartean jasotako datuek; 52.610 erabiltzaile eta 187.600 sesio. Iazkoarekin alderatuta erabiltzaile kopuruak %15 egin du gora eta sesioek %24.

Egunero 3.000 eta 4.000 erabiltzaileren bueltan sartu da Goiena.eus-en opor sasoian; uztailaren 31 izan da egunik bisitatuena, 6.347rekin, eta gutxien ikusi den egunean ere, abuztuaren 10ean, 2.867 lagun izan dira. 
 
Eskuko telefonoa erabili du erabiltzaileen gehiengoak webgunera sartzeko; hala egin dute 37.935 (%72,48) lagunek; ordenagailu bidez sartu dira 11.900 (%22,74) eta tablet bidez 2.500 (%4,78). Tokiko komunikabideak batzen dituen Tokikom elkarteak emandako datua da 2019ko lehenengo zortzi hilabeteetan –abuztuaren 31a bitartean– Tokikom Plataformaren trafikoaren %25 baino gutxiago etorri dela ordenagailuetatik batez beste, eta abuztuan, %10-%20 artean bakarrik.
 
Erabiltzaile gehienak penintsulatik sartu dira Goiena.eus-en, %90 hain zuzen ere (48.205), eta gainerakoen artean daude Estatu Batuetatik sartutakoak, 1.661; Erresuma Batutik, 482; Frantziatik, 460; Portugaldik, 219; Alemaniatik, 184; eta Italiatik, 154.
 

Albisterik ikusienak

Interes gehien piztu duten albisteak honako hauek izan dira:  Behar Zana elkarteak Degurixan antolatutako kanpaldia (5.800 inguru), Markel Irizarri agurra (4.500) eta Udalatxera bidean izandako heriotza (3.500). Aretxabaletako Andramaixetako kanalera, ostera, 1.000 erabiltzaile inguru sartu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak