Mikel Aristi txirrindulari bergararra izan da azkarrena Frantziako Limousingo Tourraren bigarren etapan. Asteazkenean, tourreko lehen lasterketan bigarren postua lortu bazuen ere, ostegunekoan, garaipena lortu du.Txirrindularia bikain dabil, denboraldi honetan Euskadi-Murias taldeari ematen dion zortzigarren garaipena baita hau, azkena duela hogei egun Portugalgo itzulian.
Hauek izan dira Aristiren itzak lasterketa irabazi berritan: "Oso pozik nago garaipenarekin, taldeak niganako konfidantza zeukan eta nigan egin dute apostu eta lasterketa guztian nirekin egon dira. Lasterketaren amaieran, berriz, Bouhanniren gurpilean sartzen saiatu naiz eta ondoren hori pasatzean. Indartsu eta ondo sentitu naiz eta guztiok pozik".
Gaur, Limousingo lasterketako hirugarren etapa jokatuko dute.