EAEko ondasunen esportazioek % 4,4 egin zuten behera 2019ko ekainean, eta inportazioek % 4,0

Amaia Zabala 2019ko abu. 24a, 09:00
Fagor Arrasatek, Txinan instalatu duen aluminiorako zeharkako ebaketa linea bat (Irudia: Fagor Arrasate)

EUSTATek helarazitako datuen arabera, eta urte arteko tasari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 4,4 egin zuten behera 2019ko ekainean. Esportazioen zenbatekoa 2.209 milioi eurokoa izan zen, eta joan den urteko hil berean 2.311 milioi eurokoa.

Produktu ez-energetikoen esportazioek joera positiboarekin jarraitu zuten, eta % 0,4ko hazkundea izan zuten, eta Produktu energetikoen esportazioek, aldiz, % 40,1 egin zuten behera.

Bizkaiko lurralde historikoan erregistratu zen beheraldirik handiena, % 21,0koa, alegia, behera egin izanaren ondorioz bai produktu energetikoen esportazioek (-% 40,2) bai ez-energetikoenek (- %14,8). Araban esportazioek % 3,5 egin zuten behera eta Gipuzkoan, aldiz, igoera esanguratsua izan zuten, % 19,0koa, alegia.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 4,0ko beherakada izan zuten, eta zenbateko osoa 1.630 milioi eurokoa da. Inportazio energetikoek % 18,9 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 1,1 gora. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan inportazioek % 2,5 egin zuten behera eta Bizkaian % 6,8; aitzitik, Araban % 2,1 hazi ziren.

Jarduera esportatzaile mota nagusiak aztertuz, hil honetan ere behera egin zuten Ibilgailu motordunen fabrikazioarekin zerikusia duten produktuek, % 11,0, hain zuzen ere, horixe izanik, bestalde, esportazio-bolumen handieneko adarra (guztizkoaren % 23,6). Bosgarren jarduera garrantzitsuenak ere (guztizkoaren % 6,9), Artikulu metalikoenak, alegia, nabarmen egin zuen behera (-% 18,5); bigarren garrantzitsuenak, Erabilera orokorreko makinariak, eta hirugarrenak, Siderurgiak, ez ziren ehuneko horietara iritsi, baina horiek ere % 2,0 eta % 2,4 egin zuten behera, hurrenez hurren. Bestelako garraiorako materialak (guztizkoaren % 8,2) ia hirukoiztu egin zituen esportazioak, eta nagusiki Gipuzkoako lurraldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak