Debagoieneko giza berrikuntzaren aldeko plataformak Mariana Mazzucatoren aholkularitza izango du

Amaia Zabala 2019ko abu. 17a, 09:00

Londreseko University College-ko (UCL) Berrikuntza eta Asmo Publikoko Institutuaren zuzendaria den Mariana Mazzucato, Arrasaten egon zen Agirre Lehendakari Centerren (ALC) eskutik. Bere egonaldian, Debagoieneko tokiko agenteek sustatutatzen duten eta ibarrean Giza Garapen Iraunkorraren inguruan sortzen diren erronka berrien aurrean (aldaketa klimatikoa, enplegua, hezkuntza…) erreferente bihurtzea helburu duen proiektuaren tailer eta lantaldeetan parte hartu zuen.

Debagoieneko tokiko agenteen lantaldea ALC-rekin lankidetzan, komunitatearen entzute prozesutik abiatuta, eskualdeko behar kolektiboei erantzuna ematea helburu duen gizarte berrikuntza plataforma bat martxan jartzen ari da eta  prozesu honetan, Climate-KIC, Charles Leadbeater eta Mariana Mazzucato izango ditu bidelagun, besteak beste.  

Nazioarte mailan gizarte berrikuntzan aditua den Mazzucatok honakoa adierazi zuen: "Ziraragarria da ideia eta helburu desberdinak nola bildu diren ikustea. Hori ez baita izaten prozesu harmoniatsu bat”.

Era honetan, Arrasatek beste urrats bat ematen du gizarte berrikuntzarekiko konpromisoa eta eskualdeko iraunkortasunean oinarritutako etorkizuna irudikatzerakoan. Zentzu honetan, ALC-ren laguntzarekin, entzute komunitariorako prozesu berritzaileak aplikatzen ditu dagoeneko, eskualdeko pertsonen pertzepzioak, erronkak eta nahiak sakonago ezagutzeko. Entzute prozesu hau funtsezkoa egiten da, eskualdeko eraldaketa berria ikuspegi kolektibotik abiatuta baino ezin baita egin. Erronka eta nahi guzti hauek tokiko gizarte berrikuntza plataforman prototipoen bidez inkubatuko diren proiektu zehatzetara eraldatuko dira. Prozesu honetan zehar Climate-KIC, Charles Leadbeater eta Mariana Mazzucato adituen aholkularitza izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak