Itsasoa eta errekak garbi eta bizirik mantzentzeko eskaera egin du Ekologistak Martxan taldeak

Maialen Regueiro 2019ko abu. 4a, 12:10

Ekologistak Martxan taldeak itsasoa zein errekak garbi eta bizirik mantentzeko eskaera egin du. Izan ere, jakinarazi dute, Diosa Matt ontzia Ondarroan izan dela arrantza jasangarriaren aldeko lana erakutsiz.

Aldarrikapena

Ekologistak Martxan taldeak ohar bidez jakinarazi du, bat egiten duela arrantzaleen aldarrikapenarekin: "Agintari politikoei eskatzen diegu artisau arrantzaren aldeko neurri eraginkorragoak hartzeko". Gainera, Ondarroa 12 Miliako kideek duten kezka azaldu dute: "Ez da soilik neurriak ez direla hartzen baizik eta daudenak ez direla ondo erabiltzen". Oharrean legez kanpoko arrantza ere aipatzen da, izan ere, "arrantzatzeko modu hori geroz eta ohikoagoa" dela adierazten dute.

Kezka

Ekologistak Martxan taldeak gainera, honako kezka azaldu du oharrean: "Gaur egun lehorreratzen den arrain kopuru handi bat Kantauriko beste herrialdeetako ontziek arrantzatutakoa da eta honek, bertako artisau arrantzaren desagerpen etengabea ezkutatzen du".

Mijoako errekaren egoera

Ondarroan egindako geldialdi honekin batera, talde ekologistak Mijoako errekaren egoera salatu du: "Saneamendu faltak arazo handiak sortzen ditu erreka honetan eta ohikoak dira hildako arrainak agertzea. Horregatik, 2018az geroztik erreka honetan bandera beltza dago jarrita eta neurriak hartzeko eskaera egiten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak