Ekonomia %3,5 igo zen iaz, eta aurten %2,5 igoko dela aurreikusten du Laboral Kutxak

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 18a, 16:51

Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga txostenaren aurkezpenean (Irudia: Laboral Kutxa)

Laboral Kutxak 2018ko euskal ekonomiaren txostenaren laburpena eta 2019rako aurreikuspenak batzen dituen txostena aurkeztu du, non iaz, ekonomiak %3,5eko hazkundea izan zuela aipatzen den. Horrez gain, 2019an ekonomia %2,5 igoko dela aurreikusten da.

Ibon Urgoiti, Laboral Kutxako negozio garapenerako zuzendariak eta Joseba Madariaga, Laboral Kutxako ikerketa departamentuko zuzendariak egin dute txostenaren aurkezpena gaur goizean, Bilbon, eta bertan aipatzen da, 2018an ekonomiak izandako bilakaera eta 2019rako aurreikuspenak. 

Ekonomia eta politika

Txosten honen arabera, Trumpen administrazio protekzionistak, Brexitak eta Euroguneko arazoek eragin zuzena izan dute mundu mailako ekonomian. Horrek, 2018ko hazkundea, 2017koa baino txikiagoa izatea ekarri du, besteak beste.

Euskal Herrira etorrita, txostenean aipatzen da, 2018an Barne Produktu Gordinak %2,8 egin zuela gora eta horren eraginez, lan merkatuaren bilakaera positiboa izan zela, enplegua %2,1 hazi zelarik EAEn. Langabeziari dagokionez, berriz, %10ekoa izan zen EAEn, 2017an baino txikiagoa.

%2,5eko hazkundea 2019an

Gaur egungo egoera politikoak ekonomiaren egoera baldintzatuko du 2019an. Hazkunde motelak beste ondorio batzuk izango ditu, lan-merkatuan eta prezioetan esate baterako. Izan ere, aurreikuspenen arabera, enplegua ez da hain erraz sortuko eta desinflazio-olatua izatea espero da. Hala ere, txostenean aipatzen denez, %2,5eko hazkundea espero da, Espainia, EAE eta Nafarroan.

Horrez gain, ekonomiaren datu negatiboak ere aipatu behar dira. Izan ere, txostenaren arabera, aurten defizita %3ko mailatik behera kokatuko da eta horrekin batera, beharrezkoak izango dira produktibitatea hobetzeko eta langabezia murrizteko neurriak hartzea.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak