Diputatu berriek hartu dute kargua

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 1a, 14:18
Markel Olano diputatu nagusia eta kargua hartu berri duten bederatzi diputatuak.

Gaur goizean egindako ekitaldian koalizio foru gobernu berria eratu dute eta kargua hartu bederatzi diputatuek, besteak beste, Aintzane Oiarbidek eta Rafaela Romerok. Kargua hartzearekin batera hori irudikatzen duen lepokoa jaso dute Markel Olano diputatu nagusiaren eskuetatik. 

Aurreko agintaldian hasitako bidea jarraituko dutela eta hori kontsolidatu adierazi du Olanok. Era berean, gaineratu du gipuzkoar guztien ongizatea eta solidaritatea bermatuko dutela, eta horretarako, behar den aberastasuna sustatuko dutela enpresen eta ekonomiaren bitartez. Herritarrengana gerturatzea izango dela gobernu berriaren tresna ere aipatu du eta lanari ekiteko ilusioz daudela ere adierazi.

Ondoren agintaldiko lehen diputatuen kontseilua egin da eta 2019-2023 agintaldiari ekin diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak